martes, 23 de octubre de 2018

Zer da EPI?



Resultado de imagen de fremapEPI (Equipo de Protección Individual) gaztelaniaz, langileak laneko arriskuetatik babesteko eta arrisku hauek saihesteko tresneria eta ekipamentua dira. Fremap mutuak EPI ekipamentu ezberdinak erakusteko eta beraien funtzionamentua azaltzeko erakusketa bat antolatu du Goierri Eskolako SOI (Seguritate Osasun eta Ingurumen) astean.
EPI objektu mota asko daude eta funtzio ezberdinak betetzen dituzte, batzuk langilea arriskuetatik babesteko balio dute, adibidez, kaskoak, eskularruak edo seguritateko botak. Beste batzuk, aldiz, sor daitezkeen arriskuak aurreikusteko edo langileari sor dakizkiokeen lesioak saihesteko balio dute, esaterako, tapoiak, kaskoak, tenperatura neurgailuak edo dosimetroak.
Resultado de imagen de goierri eskola
Mutua hau enpresetako langileen segurtasunaz arduratzen da, honez gain, arriskuak saihesteko eta arriskuei aurre egiteko aholkuak ematen dizkie langileei hainbat hitzaldi, erakusketa eta ekitaldiren bidez. Gainera, langileen bajak gestionatzen ditu eta EPIei eta hauen garrantziari buruzko kontzientzia zabaltzen du langileen eta enpresen artean.
Erakusketa hau Goierrin egiteak garrantzi handia du, izan ere, eskola honetako ikasleen zati bat enpresetako langileak dira. Beste zati handiago bat berriz, etorkizunean enpresetako langileak izango dira, eta ikasle hauei oso baliagarria suertatuko zaie beraien segurtasunari buruzko informazio hau beraien lanean.